6. A maila

"MENDIAN GORA"

IKASLEEI ENTZUTEKO SAKATU









XABIER AMURIZA 



Abesti hau HERRIKOIA da. Letra XABIER AMURIZAK idatzi zuen, aldiz doinua eta ahotsa IMANOL abeslariak moldatu zuen.

 

 

 

 

 

 

 


IMANOL


letra

Mendian gora haritza,

ahuntzak haizean dabiltza,

itsasoaren arimak dakar

ur gainean bitsa.

Kantatu nahi dut bizitza,

usteltzen ez bazait hitza,

mundua dantzan

jarriko nuke Jainkoa banintza.

 

Euskal Herriko tristura

soineko beltzen joskura,

txori negartiz bete da eta

umorez hustu da.

Emaidazue freskura,

ura eskutik eskura,

izarren salda urdina edanda

bizi naiz gustora.

 

 

Euskal Herriko poeta,

kanposantuko tronpeta,

hil kanpaiari tiraka eta

hutsari topeka.

Argitu ezak kopeta,

penak heuretzat gordeta,

goizero sortuz bizitza ere

hortxe zegok eta.

 

Mundua ez da beti jai

iñoiz tristea ere bai

bainan badira mila motibo

kantatzeko alai.

Bestela datozen penai,

ez diet zuri bota nahi

ni hiltzen naizen gauean behintzat

 

egizue lo lasai.


hiztegia


6. B maila

"ISTORIO ETA MISTERIO"

IKASLEEI ENTZUTEKO SAKATU

LETRA

Gaur egun mundu osoan

badira aintzinamendu.

Egunkari guzietan

hori irakurtzen dugu.

 

Itzuli-mitzuli

munduan irauli

dena da uzkaili

ezin da ibili

 

Hainbeste istorio eta misterio

ez sinisten gehio

nik diot adio.

 

Hasita telebistatik

ondotik ordinagailu

Gaur ezin kendu bistatik

hor ditugu edergailu.

 

Halako tresnekin

bizitzen ez jakin

beti buruko min

aitzina goaz berdin.

 

 

 

 

Hainbeste istorio eta misterio

ez sinisten gehio

nik diot adio.

 

Azken berrikuntza dela

omen orain interneta

denek dutela axola

hasten zauku nahasketa.

 

Bi mila urteko 

zer bilakatuko

ikasi beharko

bestenaz akabo.

 

Hainbeste istorio eta misterio

ez sinisten gehio

nik diot adio. x3

 


hiztegia

aintzinamendu: aurrerapena

itzuli-mitzuli: dando vueltas

irauli: volcar

uzkaili: derribar, volcar

aitzina: aurrera

axola: interesa

bestenaz: bestela

 


6. C maila

"Gaztelugatxe"

IKASLEEI ENTZUTEKO SAKATU:

 



OSKORRI taldeak moldatutako abesti HERRIKOIA da.

Letra

Seirehun urte inguru
kosta aldean zen gertatu,
itsasgizon zahar batek
behintzat hala zidan kontatu,
enbat itzelak Gaztelugatxen
untzi eder bat zuen hondatzen,
euskaldunontzat barruan
altxor haundiak ei zekartzan.

Igaz udako goiz batez
eguzkiaren lehen printzez
jo nuen itsas barrena
bihotza dardara eginez,
murgildu nintzen ur gardenetan,
arakatu ongi hare-haitzetan,
han zegoen tinkaturik
goroldioak estalirik.


Indar guztioz bultzatzen

altxor kutxa zabaldu nuen,
atzera egin ninduen
uhin haundia altxatu zen,
inor ez zapaltzeko gogoa,
zapalduak ez izatekoa,
hau da gure urguilua
altxor guztien iturria.

Eta hau hola ez bazan
sar nazatela kalabazan,
ipui txit barregarriak
kontatu nizkizuen plazan.


hiztegia

enbat: galerna

itzela: terrible 

ei: por lo visto, según parece 

lehen printzez: primeros destellos 

arakatu: rebuscar 

goroldioa: musgo