4. A maila

"BERTSOA DANTZAN"

Ikasleak entzuteko sakatu

LETRA

Bertsoa ahoz edo paperez

bihotzaren mezulari

amodiozko hitz edo esaldi

hark ditu beti ekarri.

 

Ama batek bere ttipiari,

norbaitek lagunminarik.

Zoriona eta zoritxarra,

negarra edo irri.

 

Olerkiaren aurride dugu,

kantuaren adixkide.

Bertsoak eginak ditu orain

zenbait urte ta bide.

 

Plazetan edo liburuetan

eman ditu adibide,

utziz beti oroitzapenean

ainitz nahi eta xede.

 

 

Izar eguzki goian dirdira,

hitzak aldiz, bertsoetan.

loreek bukaerak ekarri,

haizeak doinuak eman.

 

Izerdiarekin loturik da,

batek bestea eskutan.

Bertsolaria eta xoria

beti direla airean.

 

Bertsoa ahoz edo paperez

bihotzaren mezulari

amodiozko hitz edo esaldi

hark ditu beti ekarri.

 Ama batek bere ttipiari,

norbaitek lagunminarik.

Zoriona eta zoritxarra,

negarra edo irri. (BIS)

 


Oinarri instrumentala (bi bertsio tonu desberdinetan)


KARAOKEA

4. B maila

"Donostiako hiru damatxo"

Ikasleak entzuteko sakatu

letra

Donostiako hiru damatxo,

Errenterian dendari (BIS)

josten ere badakite baina

 ardoa edaten hobeki

eta kriskitin kraskitin

arroxa krabelin

ardoa edaten hobeki.

 

Donostiako Gaztelupeko,

sagardoaren gozoa. (BIS)

hantxe edaten ari nintzela,

hautsi zitzaidan basoa

eta kriskitin kraskitin

arroxa krabelin

basoa kristalezkoa.

 

Donostiako hiru damatxok,

hirurak gona gorria. (BIS)

Sartzen dirade tabernan eta

irtetzen dira hordiak

eta kriskitin kraskitin

arroxa krabelin

irtetzen dira hordiak.

 

Donostiako hiru damatxo

Errenteriko kalian. (BIS)

Egunez oso triste ibili

baina dantzatu gauean

eta kriskitin kraskitin

arroxa krabelin 

baina dantzatu gauean.

 

Donostiarrek ekarri dute

Getariatik akerra. (BIS)

Kanpandorrean ipini dute

aita santutzat dutela

eta kriskitin kraskitin

arroxa krabelin

Aita santutzat dutela.

 

Donostiako arrantzaleak

dira txit gizon bapoak. (BIS)

Gaztelupeko sagardoakin

egiten ongi tragoak

eta kriskitin kraskitin

arroxa krabelin

maiz bustirikan ahoak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Karaoke doinuarekin