3. A maila

"elurra teilatuan"

Ikasleak entzuteko sakatu

  JOSÉ MARÍA GONZALEZ BASTIDA,

1908. urtean jaioa, kanta honen egilea da.

Gazteizko musika-bandaren zuzendaria izan zen eta Easo abesbatzarena ere.

Musika klasikoa idazteaz gain, musika herrikoia ere sortu zuen. 

(José María Gonzalez Bastida eskuinaldean).

Letra

Elurra teilatuan

abarra basoan,

taloak erretzeko

irina auzoan, rau. (bis)

 

Rau, rau, rau,

raukataplau

hau duk umorea.

Utzi alde batera

euskaldun jendea. (bis)

 

 

Kortan daukagu txala

hezurra ta azala

Aita San Antoniok

loditu dagiala, rau(bis)

 

Rau, rau... (bis)

 

 Astean bariku bi

zapatuan beti

domekan okelea

auzoan ikusi, rau. (bis)

 

 

Rau, rau... (bis)

Elurra teilatuan

zakua lepoan,

ibili beharko degu

aurtengo neguan, rau (bis)

 

Rau, rau...

 

Gaztea nintzenean

denbora batean,

ez nintzen sosegatzen

ezkondu artean, rau (bis)

 

Rau,rau... (bis)

 

Ezkondu eta gero

hilabete gabe,

porrusaldea neukan

oiliorik gabe, rau (bis)

 

Rau, rau...(bis)

 

Porrusaldatxo likin

olio gabea,

ez nintzen ni gaztetan

holako zalea, rau. (bis)

 

Rau, rau...


3. B maila

"Txantxibirin"

Ikasleak entzuteko sakatu

 Kanta herrikoia da. Horrek esan nahi du EGILEA EZEZAGUNA dela.

 

Ahoz aho transmititu den kanta da.

Letra

Txantxibirin, txantxibirin genbiltzenean

Elorrioko kalean

hamalau atso tronpeta jotzen

zazpi astoren gainian. (bis)

 

Astoak ziren txiki-txikiak,

atsoak berriz kristonak,

nola demontre konpontzen ziren

zazpi astoren gainian. (bis)

 

Saltzen, saltzen

txakur txiki baten karameluak

“esta muy bien”

esaten du konfiteruak. (bis)

 

“Cuando vamos a Otxandiano

a pasar el carnaval

“tomaremos chocolate” 

orinal zar batean. (bis)

 

Saltzen, saltzen... 

Hay ciertas señoritas

Donosti aldean

que salen de paseo

jai arratsaldean.

 

Además tienen novio

hiru barkilero

zazpi soldadu zahar ta

bi karabinero.

 

Gure kroadilan, gure koadrilan

gure koadrilan mozkorra franko

eta gainera soltero

 

eta gainera, eta gainera,

eta gainera ezkontzerikan

ez du inor espero.

Ez orain ta ez gero.

 

Hau dun zorioneko,

ezkondu beharra

ezkondu baino lehenago

biziko naun/nauk neska/mutil zaharra. (bis)